Lankidetza bidezko gobernantza

Gobernantza kontzeptua gobernuarena baino zabalagoa da, eta komunitateko eragileak eta sektore pribatukoak aintzat hartzen ditu herrialde, eskualde eta hirien kudeaketan eta plangintzan[1]. Lankidetza bidezko gobernantzak gobernuak, komunitateko eragile sozialak, ekonomikoak eta kultura arlokoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu elkarrekin lan egiteari begira, edozein arlotako eragilek bere kabuz lor lezakeena baino gehiago lortzeko. Ansellek eta Gashek (2008) lankidetza bidezko gobernantza eraginkorrerako beharrezko baldintzak aztertu dituzte. Honako hau adierazi dute: "Azken helburua da ustekabeko egoeretarako lankidetza-ikuspegi bat lantzea, agerian jar dezan zein baldintzatan izango den eraginkorra lankidetzako gobernantza politika publikoak formulatzeko eta kudeatzeko"[2]. Lankidetza bidezko gobernantzak harreman formalak eta informalak aintzat hartzen ditu, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko orduan. Gobernuaren ohiko araugintza-prozesuak araugintza-prozesu zabalagoetan bihur daitezke, sektore publikoaren, pribatuaren eta gizarte eragileen arteko lankidetza erraztuz[3]. Elkarlaneko gobernantzak hiru gauza eskatzen ditu: babesa, lidergoa eta foro bat. Babesak identifikatu egiten du konpondu beharreko arazo politikoa. Lidergoak sektoreak foro batean biltzen ditu. Gero, foroko kideek politikak, irtenbideak eta erantzunak garatzen laguntzen dute[4].

  1. Phares, Donald.. (2004). Metropolitan governance without metropolitan government?. Ashgate ISBN 0-7546-1038-1. PMC 301153592. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. Ansell, C.; Gash, A.. (2007-10-17). «Collaborative Governance in Theory and Practice» Journal of Public Administration Research and Theory 18 (4): 543–571.  doi:10.1093/jopart/mum032. ISSN 1053-1858. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  3. Bradley, Quintin. (2012-08). «A ‘Performative’ Social Movement: The Emergence of Collective Contentions within Collaborative Governance» Space and Polity 16 (2): 215–232.  doi:10.1080/13562576.2012.721504. ISSN 1356-2576. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  4. «PCI NPCC - What is Collaborative Governance?» web.archive.org 2015-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search